domingo, 29 de noviembre de 2009
Publicación en prensa / Egunkarietan argitaratua
www.noticiasdegipuzkoa.com/2009/11/25/vecinos/urola-kosta/un-bus-solidario-de-aia-a-mali
Diario Vasco / Urola-Kosta
www.diariovasco.com/20091129/costa-urola/autobus-medicamentos-destinados-mali-20091129.html
Urola Kostako Hitza
www.aia.hitza.info/paperekoa/2009-11-29/p00008055/Aiatik_Malira_elkartasunaren_bidea.htm
Karkara
www.karkara.com/albisteak/aiamalibusi-laguntzeko-epea-agortzear/
Diario Vasco
www.diariovasco.com/20091208/al-dia-local/ocho-vecinos-llevaran-autobus-20091208.html
viajeros de aiamalibus-eko bidaideak
aiamalibuseko 8 kideak, (ezk- eskub):
Los 8 compañeros de aiamalibus, (izda-dcha):
Ruben Emparanza, Iñaki Esnal, J. Manuel Lasa, Abdou Sidibé (Aia - Mali), Gabino Gnlz. Txabarri , Joxema Aiertza, Jokin Azpiroz, Koldo Zubizarreta (Usurbil).
Azkenean lortu dugu zortzikotea osatu eta talde osoaren argazkia ateratzea.
Ardurak ere banatu ditugu jada:
-Autobusari dagokion arlo teknikoa eta mekanika arloa, Gabino, Laxa eta Koldoren ardura izango da.
-Otorduak eta sukalderako behar den tresneria eta orotaz, Iñakiren eta Jokinen gain.
-Kanpo harremanak (GKE eta elkarlaneko taldeekin harremanak) Rubenek.
-Atal burokratikoa, bisatuak, ibilgailu baimenak, hegazkin txartelak etab etab Joxemak.
-Malin ibilbidearen antolaketa eta kontaktuak nola ez, Abdouk.
Tira aurretik behintzat saiatu gaitezen dena txukun eramaten, egunak aurrera, denok denetan sartuta ibiliko bagara ere!!!
/////////////////////////////////////////////////////////////////////////
/////////////////////////////////////////////////////////////////////////
Nos ha llevado su tiempo pero por fin estamos los 8 en la foto, con ocho basta!!!
Ya hemos repartido las responsabilidades entre los componentes del equipo:
-Todos los aspectos técnicos y mecánicos del autobús, están en manos de Gabino, Laxa y Koldo.
-Lo referente a las comidas y al material necesario para su preparación recae a Iñaki y Jokin.
-Para las relaciones internacionales (ONGs, grupos de cooperación...) Rubén.
-Las tareas administrativas y burocráticas, Joxemari.
-El organizador del recorrido en Mali y contactos en el lugar, como no, Abdou.
Veremos a ver cuánto dura este planteamiento!!!
sábado, 21 de noviembre de 2009
Origen del proyecto / Ideiaren jatorria
- Abdou Sidibé, ciudadano maliense hoy en día vecino de Aia
- Gabino Gonzalez de Txabarri, propietario de Autobuses Alustiza, también de Aia.
- El autobús de Aia que acabará circulando por las carreteras de Mali.
LABOR SOLIDARIA
Hemos contactado con ONGs que operan en Mali y de las que tenemos buenas referencias, y dependiendo de la información y sugerencias que nos transmitan, concretaremos el tipo de ayuda a llevar, nos han adelantado que uno de los problemas más acuciantes de la población es la dificultad de acceso a los medicamentos más básicos.
Medicamentos.
En un inicio, se pensó en realizar una campaña de recogida de medicamentos sobrantes en farmacias, pero atendiendo a la información que nos proporcionan estas ONGs, por el que sólo un 5% tiene un uso práctico en esos paises y unido a las dificultades en obtener las autorizaciones fronterizas pertinentes, nos abocan a desechar esta vía.
La solución nos la ha proporcionado la ONG, "Farmamundi", organizacion dedicada a suministrar medicamentos en campañas de carácter benéfico e impulsadas por las grandes asociaciones como Cruz Roja.
Aprovechamos esta ventana para hacer un llamamiento y poder recaudar el dinero necesario para poder hacer frente a la compra de los medicamentos definidos, somos moderadamente optimistas con el resultado que podamos obtener, es por lo que nos dirigimos a ti, a vosotros, nuestros amigos más cercanos, para solicitaros en vuestra medida este pequeño esfuerzo.
Contamos con la gran ventaja de poder garantizar que hasta el último céntimo que recaudemos se utilizará en la compra de medicamentos, los llevaremos seleccionados desde aquí con nosotros, a los pequeños dispensarios en los que iremos entregándolos.
En este blog, os informaremos del dinero recaudado y de la lista de medicamentos que obtengamos, así como los destinos, aportando fotografias del momento de la entrega.
aiamalibus
Argazkian dituzue istorio erakargarri honen ardatzak, besteak beste:
- Abdou Sidibé: gaur egun Aian bizi den Maliarra.
- Gabino Gonzalez Txabarri: "Alustiza autobusak"eko jabea.
- Maliko errepideetan bukatuko duen aiako autobusa.
2009ko azaroaren 21ean, eman dugu hasiera idatzi honi. Dagoeneko hilabete geratzen zaigu Malirantz abiatzeko autobusean.
Duela 2 urte gure bizilagun izan diren eta diren lau lagun maliar etorri zitzaizkigun Aiara bizitzera: Abdou, Mamadou, Salif eta Seydou. Herriko jendeak egin diegun harrera beti eskertzen dute.
Makina bat bider elkarrekin hainbat hitzordu eduki ditugu, beti ere beraiek hain gustoko duten tearen zeremonia lagun. Solasaldi amaigabeak ziren eta ia guztietan Malira bidaia amesten genuen elkarrekin, amestu eta irudikatu ez gehiago.
Aurten ordea, gauzek beste bide bat hartu dute ustekabean, gure lagun malitarrek Gabino ezagutu zuten eta. Afalondoren batean suertatu ginen guztiak, afrikarrak eta txuriak. Han hizketan ari ginela, Abdouk bigarren eskuko kamioi bat erosteko zeukan asmoa helarazi zigun: bere familiak kamioi bat behar du. Han Nionon (Mali) arroz ustiaketa bat kudeatzen dute, hainbat neke eta ezintasun tarteko, Abdouk ustiaketa honi hala nola bultza ahal izateko, Europara etorri behar izan zuen 2001ean. Hemen lana eginez lortutako diruarekin hango proiektoari eutsi eta bultza ahal izaten dio.
Beraz, Gabinok hau entzutean, kamiorik ez baina autobus bat kentzeko bazuela adierazi zion, hemen irtenbiderik emango ez zion autobusa, han Malin erabili zitekeena. Abdouk eskaintza honi ezin zion inolaz uko egin, han agian autobusagatik kamioi bat lor dezake..
Horrezgero, "autobus bat daukagu Malira eramateko", idea gure garunetan katiaturik geratu zen. Handik aurrera, hasieran Abdouren proiektua zena, guztiona egin genuen eta dagoeneko hainbat xehetasun betezgero, Malirantz autobusean abiatzeko moduan izango gara: solasaldietako ametsak beteaz.
Dagoeneko izena ere jarri diogu: "aiamalibus"
Baina, bidaide izango diren eta bidaia egingo ez duten lagun eta famili artean, garbi genuen autobusa eramateari atera behar geniola beste etekinen bat: adibidez Malin elkarlanean ari diren hainbat GKE-k behar duten eskaripeko materiala lortzea eta eramatea: horra hor beste helburu bat, beste erronka bat betetzeko.
MALIREKIN ELKARLANEAN
Malin lanean ari diren GKE batzuekin jarri gara harremanetan, ez genituen ezagutzen, baina, beraiei buruzko erreferentzi onak jaso ditugulako animatu gara beraiekin elkarlanean aritzera.
GKE hauek esango digute zer nolako laguntza behar duten. Beraien esanetan, bertako biztanlegoak benetako arazoak ditu medikamentu arruntenak lortzeko.
Botikak
Lehenik eta behin edozein motatako botikak jasotzea zen gure asmoa, baina GKEn diotenez, hemendik bidaltzen diren botiketatik %5a soilik omen da erabilgarria, bestalde herrialdeetako mugetan, beharrezkoak diren baimenak lortzeko sailtasunak gaineratuz, hildo hau bertan behera utzi da.
Hala eta guztiz, GKE den Farmamundik eman digu gakoa: honek, botika ekoizle haundienekin zuzenean egiten du tratua, prezio aldetik produktu merkea lortuz. Esaterako, Gurutze Gorria eta antzeko diren elkarteek hirugarren mundurako zuzentzen dituzten laguntza deialdietan, botikak prezio merkean helarazten dizkiete Farmamundik.
Bestalde, "Motores sin fronteras," GKErekin jarri gara harremanetan, bagenekien urteak daramatzala Maliko osasun arloan lanean, hauek zehaztuko dizkigute beharrezkoak dituzten botikak, alferrikakoak ez eramate arren.
Esanak esan, zuengana zuzentzen gara ahal duzuen neurrian zuen laguntza eskeini dezazuen, zehaztutako botika guzti horien aurrekontuari erantzuteko.
Ziurtatzen dizuegu lortzen den diru guztia aipatutako helburuetarako erabilia izango dela, eta zuzen zuzenean dagokion lekura iritsiko dela.
Blog honen bidez emango dizuegu ekintza guztien berri proiektu honen xedea amaitu bitartean.
K/K zenbakia: KUTXA 2101 0226 66 0012519492
Laguntza emateko epea: Abenduaren 3 bitartean
Gure helbide elektronikoa: aiamalibus@gmail.com
ESKER MILA ZUEN LAGUNTZAGATIK