Autobusa bete ondoren, abiatzeko prest.
Una vez ocupadas todas las plazas, el autobus listo para salir.
Argazkiak Emilio Hernando salesiarrak eskeiniak
Fotos cedidas por el padre salesiano Emilio Hernando
Aiatik Malira autobusez //// De Aia a Mali en Autobus.
AZKEN ASTE HONETAKO KRONIKA ETA GOGOETAK (Jokin)
Borondatea eta pazientzia. Borondatez hartu gintuzten Mauritaniarrek. Gurpil bat zulatu zitzaion gure autobusen eta inondik inora ezin gurpila askatu. Nuadibun dauden Maliar gazte batzuk goizeko 2,30ak arte jardun ziren lanean. Gogor lanean. Eta baita gurpila aldatu ere. Etzituzten guk ditugun aurrerapenak. Baina borondatea sobra. Gremishen familiak bezala. Etxean bezala sentitu gara. Beti norbait gu zaintzen, gure trasteak zaintzen.
Borondatea Aia eta bere ingurua aurkitu ditugunak ere, bai arropa, sendagai, lan tresna eta eskolako materiala pilatzen jardun den jendearena ere. Guk jaso ditugun irrifarreen erdiak zuena iritsiko balira...
Mauritania bi saltotan pasa dugu. Eta irisi ginen noizpait Malira. Bitartean zer ikasi dugun? PAZIENTZIA.
Etorri gara Afrikara, hemen gauzak aldatuko genituelakoan eta lehenengo momentutik berak eman digu irakasketarik garrantzitsuena. Gauzak lortzeko, ametsetako zubiak errealitate bihurtzeko borondatea eta pazientzia behar beharrezkoak direla.
P.D.: Gure Gizartean beti galdetu izan dugu ea zen den zikinena, gehien zikintzen duena edo gutxien garbitzen duena. Nouadibuko bidaia batek lagun diezaiguke hori argitzen.
Errealitatea. Gogorra eta aldi berean zoragarrian Malin ere. Gure gizartean bizi ondoren, gogorra behar du izan Maliko bizimodura ohitzeak. Eta gehiago emakumezkoa izanik. Zer emakumezkoa gero? neskatoak dira eta.
Komonan (Abdou jaio zen herrian) izan ginen. Egun zoragarriaren ondoren eta agur sentikorra alkar trukatu eta gero, bertako neskatxa bat gurekin batera etorri zen. Neska honek 16 urte izango zituen gehienez eta Abdouren anaia batekin ezkondu zen arren orain dela hilabete inguru, orainarte Komonan jarraitzen zuen bizitzen. Bidean gentozela etzuen ahoa ireki. Zer pasatzen ote zen haren burutik? 40 bat biztanleko herrixka utzi eta Bamakon biziko zen handik aurrera. Gauzak ondobidean laister ekarriko zuen seme alabaren bat eta bere bizimodua haien eta senarraren zaintzan pasako zuen. Agian, horretarako heziak izan dira eta “normaltzat” joko dute. Adin batera iritsi eta oraindik ezkonkiderik ez izatea buruhauste eta lotsakizun izango litzateke beharbada. Gure gizartean hainbeste gauza ezberdin erakusten zaizkigu eta askotan arazoa izan ohi da zer nahi dugn ez jakitea. Neska haren arazoa berriz, etzaiola erakutsi izan ea zer nahi duen. Zer ote da gogorragoa?
Zoragarria, jaso ditugun irriparrak. Pasatako estualdi guztiak ahazterazten dituztenak. Ez dugu Afrika aldatu. Bera aldatuko da hala nahi badu. Baina gu aldatu gaitu, eraikutsi baitigu zein gauza gutxirekin, zenbat zorion eskeini daitekeen. Eskerrikasko Abdou zure ametsak errealitate bihurtzean guk amestuko ez genuen errealitate batera eramateagatik.
02-01-2010
Zubiak! zeinen garrantzitsuak diren orain ere zubiak. Duela mende batzuk zubiak eraiki eta bere jabe zen hark, erabakiko zuen bertatik nor pasako zen eta zein izango zen ordaindu beharreko zerga. Mende batzuk geroago ere, nahiz eta garaiak eta teknologiak aldatu diren zubiaren kontrola duenak, botere izugarria du. Guk Tangerren ondo ikusi genuen hori: Espainia eta Maroko arteko zubia eta bi norantzatan gainera. Atzean dugu orain Tánger ordea.
Atobusean bidaiatzeak, bere eragozpenak baditu ere hegazkinaren aldean, bestela ikusiko ez genituzkeen gauzetaz ohartarazten gaitu. Maroko zein luzea den jabetu gara, oraindik amaierara iritxi ez garenean ere. Eta autobusetik asko jeitsi ez bagara ere, bertako lurraldearen eta jendearen kontrasteak ikusi ditugu.
Zenbat aberastasun eskeintzen dion herri bati kostaldeak!!! Eta aldiz, zein pobrea den harri, hondar eta txilarrezko desertua.
Kostaldean paraje zoragarriak ikusi ditugu. Gaur esaterako Dakhla. Bertako portuan arraina soberan, korvina, urraburua, bixigua...
Barrukaldean ikusi ditugun animali bakarrak, ahuntzak eta dromedarioak ian dira eta oso tarteka gainera. Bizitza eta merkataritza errepidearen bi bazterretan daude, hortik kanpo desertua.
Marokoko kontrasteak desertua eta kostaldea. Hain gertu eta hain urruti, bien artean zubi hobeak baleude......
Jendearen izateko era, oso ezberdina da Tangerretik Dakhlara. Tangerreko portuan ezin izan genuen bertako langileeri argazkiri atera. Dakhla arrainei begira gaudela, gizon bat hurreratu zitzaigun ¡foto, foto! Esanez. Batzuek hainbeste dutena beste batzuei iritxiko balitzaie.....
Gure bidaiaren mamia ere horixe da, guk soberan ditugun gauza asko etekin ona atera diezaketenei eramatea.
Ea orain eraiki nahiean gabiltzan zubi hau, aurrentzean beste batzuk ere erabiltzen duten oinarri berdinarekin. Mauritania bertan daukagu, ea azken aurreko zubia aurrekoa baino aiseago pasatzen dugun, ¡inshala! (jainkoari esker).