domingo, 3 de enero de 2010

Diario de viaje 03/01/2010

2010-01-03

Nouadibuko gure lagun mina den Gremishen etxean esnatu gara. Gremish gaur egun Orion bizi da eta gure artean 2001. urteaz geroztik dago. Bera, saharauia da bainan gazte gaztetatik Kubara joan zen ikasketak egitera, Errefuxiatu kanpamenduko (Tindouf-Argelia), beste ume askoren moduan eta han ikasketak amaitu eta, ia 13 urte igaro eta gero, Sahara itzuli zen. Bere izaera karibearra da, hori dela eta bizi baldintza gogorrak medio oso gogorra egin zitzaion kanpamenduetako bizitza. Urte gutxi behar izan zituen Europara saltoa egiteko eta lehen esan bezala gaur Orion bizi da, bertan lana eginez, erabat herriko bizitzan sartuta.
Nolatan dagoen Gremishen famili guztia Nouadiboun (Mauritanian) eta ez errefuxiatu kanpamenduetan: ba, orain dela pare bat hilabete, Gremish, 8 urte eta gero, bere familia zegoen errefuxatu kanpamentuetara itzultzeko aukera izan zuen, bere ama eta senideak bixitatzeko. Tindoufeko kanpamenduetara iritxi, famili guztia bere gain hartu (ama, anaia, arreba eta hilobak) bertan zuten "ondasun" guztiak kamioi batera igo, eta 4 eguneko bidaia eginez basamortuan zehar, Mauritaniako 2. hiriburua den Nouadiboura ekarri zituen, bizitza eramangarriago baten bila.
Eta orain, hemen gaude gu beraiekin, erregeak baino hobeto zainduta, ondo etorri zaigu deskantsu egun hau, behar genuen.
Salma, Dada, Beibid, Mohamed Lamin, Mansur etabar, gurekikoa egin nahian ditugu egun guztian. Taxi lanak Beibid, Dada sukaldean, Masalari lanak Mansurrek, eta nola ez Disjokey lanak Mohamed Laminentzat. Bestalde gaurko egunarekin azken txanparen hasiera dator. Abdou eta maliar gidariak goizean goiz agurtu gaituzte, autobusa hartu eta hor abiatu dira Bamakora. Urduritasun piska bat ere somatzen zen agurtze honetan, bidai ona izan dezatela. Gu aldiz, bihar arte hemen gelditzen gara eta goizean hegazkinez Bamako aldera jarraituko dugu azken txanpan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario